Plastikozko junturak:
Plastikozko junturak, Delrin 100 materialarekin eginak, erresistenteak dira agente kimiko, bakteriologiko eta onddo gehienekiko. Juntura ezin hobeak dira elikagaigintza-industrian erabiltzeko. -60 eta 80 ºC bitarteko tenperaturak jasa ditzakete.
Plastikozko hiru juntura-mota egiten dira: S mota, Sa mota eta Si mota.
S mota: Exekuzio estandarra. Zipriztin txikiak eta kutsadura solidoa.
Sa mota: Exekuzioa drainatze-hozkarekin Zipriztin handiak eta kutsadura solidoa. Barruko uztaiaren errotazioa.
Si mota: Exekuzioa drainatze-hozkarekin Zipriztin handiak eta kutsadura solidoa. Kanpoko uztaiaren errotazioa.
EXEKUZIO BEREZIKO PLASTIKOZKO JUNTURAK:
-
Katalogokoez bestelako neurriak dituzte.
-
Zerbitzu-tenperatura 60 ºC-ko mugatik gorakoa da. Diseinu berezia proposatzen da, uztai batean edo bietan arteka eta juntura torikoa dituena, dilatazio-aldeagatiko doikuntza-galera saihesteko. 80 eta 90 ºC bitarteko tenperaturak jasan ditzake.
-
Estankotasuna hobetzen du, zirrikitua trinkotasun egokiko koipez betez.
Ikus erabilera-adibidearen bideoa: