politicas

politicas (3)

Kalitate-Politika

KALITATE-POLITIKA

   

    Deskargatu Ziurtagiria

         ISO 9001:2015          

Zuzendaritzak adierazi nahi du BERKOMAT, S.L.U., batik bat, Merkataritza Enpresa dela, eta kalitate eta entzute handiko Europako zenbait Firma eta Marka Ordezkatzen eta Banatzen dituela. Halaber, nabarmendu nahi du bere arrakastaren bermeak bi oinarri dituela: batetik, produktu horien sustapen eta salmenta egokia; bestetik, Bezeroak erabat asebetetzen dituen zerbitzu arretatsua. Horrez gain, bere gain hartu nahi du Kalitatearen aldeko konpromiso formala. Ondorioz, hauexek ditu xede:

 

√ Bezeroen beharretara eta itxaropenetara etengabe egokitu.

√ Merkatua sendotu eta hedatu. Egungo bezeroak fidelizatu, eta beste batzuk erakarri.

√ Merkaturatzen dituen produktuen eta beren ezaugarrien nahiz aplikazioen ezagutza areagotu.

√ Eraginkortasunik handiena erdieste aldera, teknikak eta prozesuak etengabe hobetu, egungo baliabideak optimizatuta.

√ Produktuaren kalitatearekin, enbalajearekin, garraioarekin, saldu osteko zerbitzuarekin eta abarrekin lotutako arauak eta baldintzak direla eta, bere Hornitzaileek eta Azpikontratistek ere guztiak beteko dituztela bermatu.

√ Jomuga hauen lorpenean, enpresako langileak inplikatu.

√ Arriskuak oinarri dituzten prozesu eta pentsamenduekiko ikuspegia sustatu.

√ Aplikagarriak diren legezko eta arauzko baldintzak bete.

√ Enpresaren testuingurua eta zuzendaritza estrategikoa aintzat hartu.

 

Oiartzunen, 2017ko maiatzean

Gerenteak O.E.

 

  [...]

Read more 0

Cookie-politika

Cookieen erabilera berkomat.com-en

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, beharrezkoak webguneak egokiro funtziona dezan. Ahal dugun guztia egiten ari gara gure zerbitzuak baliatzean aipatu cookieen erabilera, kudeaketa eta zaintza errazteko.

Zer dira cookieak?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira; Interneteko erabiltzaile batek webgune bat bisitatzean, bere gailuan gordetzen dira. Oro har, izen bat dute, eta, horrekin batera, haiei lotutako balio jakin bat, sortzen duen webgune-domeinuaren izena eta erabilera-iraungipena. Webguneen diseinatzaileek zehazten dituzte cookieen edukia eta helburua, eta erabiltzailea webgunean sartzean web-zerbitzariak erabili ahal izango du. Cookieak bi xedetarako erabili ohi dira: batetik, denbora aurrezteko; bestetik, webgune barruko nabigazioa askoz ere eraginkorragoa izan dadin. Alabaina, bestelako asmoak ere izan ditzakete, saioaren hasierako informazioa zein erabiltzaileak egindako erosketa-eskaerei buruzkoa gordetzea, esaterako.

Ohikoa izaten da webgune batek beste webguneetarako estekak erabiltzea. Azken horiek ere beren cookieak eratzen dituzte, hirugarrenen cookieak izenez ezagunak.

Hasiera batean, nabigatzaileak cookieak sortu zituzten webguneetara moduren batera konektatzen denean baino ez ditu itzuliko, nahiz eta erabiltzailearen gailuan egikaritzen den kode gaizto batek beste domeinu batzuen cookieen gaineko informazioa har dezakeen. Hori dela eta, cookieen datuak enkriptaturik egoten dira.

Cookieak zer diren eta zertarako erabiltzen diren azaltzen duten gidaliburu asko eta asko daude. Jarraian, gure webguneko cookieek zer-nolako eragina duten azalduko dugu; dena den, informazio gehiago behar izanez gero, webgune hauek bisita daitezke:

Nola erabiltzen ditugu cookieak berkomat.com-en?

Gure webguneko cookieak direla eta, ez ditugu erabiltzen, erabiltzailea webgunea bisitatzen ari dela, haren jokaerari buruzko inolako azterketarik egiteko; funtzionalak dira, eta beren edukia anonimoa da.

Beste alde batetik, hirugarrenen cookie-ak daude, eta horietako batzuk beharrezkoak dira gunearen funtzionaltasun egokia izateko, eta beste batzuk, berriz, helburu analitikoz edo marketinaz erabil daitezke, modu anonimoan betiere.

Gure cookieak

Webgune honek cookie funtzionalak bakarrik ezartzen ditu; zehazki, erabiltzaileak aurreko bisitaldian hautatutako hizkuntzari dagokiona, baldin eta funtzionaltasun hori aktibatuta badago.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditu gaur egun: Google y Asociados, Twitter, Facebook, Pinterest, LinkedIn eta WhatsApp.

Zerbitzu horiek erabiltzean, gune horiek beren cookieak sortu eta kudeatuko dituzte. Hortaz, hirugarrenek kudeatzen dituzte cookie horiek; hala, erabiltzaileak haien tresnak erabili ahal izango ditu cookie horien erabilera mugatzeko.
Cookie horietako batzuek beste webgune batzuen iragarkiak aldatuko dituzte, bai erabiltzearen lehentasunetara egokitzeko bai sare sozialekin estekatzeko.

Ondorengo esteketan, webgune honetan erabiltzen diren hirugarrenen cookieen gaineko informazio gehiago eskura daiteke:


Oharra:
Webgune honek, Google Analytics eta Google Ads-ren bitartez, helburu analitikoak eta marketing-a ditu helburu.
Deskargatu eta jarri osagarri bat Google Analytics ezgaitzeko, hemen klik eginez.

Nola baztertzen dira cookieak?

Erabiltzaileak hirugarrenen cookieen ezarpena baztertzeko abagunea izango du. Horretarako, hirugarren horien pribatutasun-politika edo uko egiteko sistema (opt-out) baliatu beharko du, baldin eta aukera hori badute. Edonola ere, Berkomatek ez ditu bere gain hartuko Cookie-politika honetan jasotako hirugarrenen pribatutasun-politikak.

Era berean, hurrengo zerbitzuen bitartez, erabiltzaileak uko egin ahal izango dio cookie jakin batzuen erabilerari:

 
Bestalde, erabiltzaileak, baliatzen duen nabigatzailearen konfigurazioaren bidez, beti izango du cookieen ezarpena baztertzeko aukera:

  • Firefox: Tresnak – Aukerak – Pribatutasuna – Historia – Ezarpen Pertsonalizatuak.
  • Chrome: Konfigurazioa – Erakutsi Aukera Aurreratuak – Edukiaren Konfigurazioa.
  • Safari: Lehentasunak - Segurtasuna.
  • Internet Explorer: Tresnak – Internet Aukerak – Pribatutasuna - Konfigurazioa.

Zer gertatzen da cookieak desgaitzen badira?

Webgunearen funtzionalitate batzuk desgaituta gera daitezke.

[...]

Read more 0

Pribatutasun-politika

Legezko oharra, erabilera baldintzak eta pribatutasun-politika

Legezko informazioa

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, jakinarazi nahi dugu www.berkomat.com Internet-domeinua Berkomat, S.L.U.-rena (B20485157) dela. Enpresaren helbidea da Ugaldetxo Industrialdea, Zuaznabar 48, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa); telefono-zenbakia eta posta electronikoa, berriz, 943514854 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Berkomat, S.L.U. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: inskripzio-liburuko 1.427. liburukia, 151. orria, SS-8458 orrialdea.

  1. Baldintza orokorrak

Berkomat, S.L.U. (aurrerantzean, "Erabileraren Arduradura" edo "enpresa") sozietateak industria arteko hadizkako merkataritza du xede, eta www.berkomat.com -en (aurrerantzean, "webgunea") jabea da. Webgune hori bisitatzen eta erabiltzen duen persona, ostera, webgunearen erabiltzailea izango da (aurrerantzean, "erabiltzailea")

Webgune honetarako sarbidea doakoa da, eta erabiltzaileak borondatez egingo du. Webgune honetan nabigatzeak berekin dakar bertan bildutako lege-oharrak, erabilera-baldintzak, eta pribatutasun- eta cookie-politikak ezagutzea eta onartzea. Erabilera-baldintza horiekin bat etorri eta onespena eman ezean, erabiltzaileak ezin izango du webgunea baliatu.

Webgune honetan sartzea eta, edozein eratan dela ere, bertako informazioa baliatzea, erabiltzailearen erantzukizuna izango da. Dena de, erabiltzaileak konpromisua hartuko du informazioa webgunearen xedearekin bat erabiltzeko. Orobat, erabiltzaileak ez du webgune honetako informazioaren legez kontrako erabilerarik egingo, eta ez du webgune honetako informatika-sistemak kaltetu edo aldatuko dituzten ekintzarik egingo.

Halaber, erabiltzaileak debekatuta izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea eta jakinaraztea, eta ezin izango du Berkomat, S.L.U., beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasarazteko moduko informazioarik emango. Hala, erabiltzailea izango da datu horein bidez eragindako kalteen erantzule bakarra. Era berean, ezin izango a erabili hirugarrenen datu personalik haien baimenik gabe, ez eta hirugarrenen identifikazio-daturik ere, beste pertsona edo entitate baten lekua hartzeko.

Berkomat, S.L.U.-k ahalegin handiak egingo ditu webgunean argitarazten diren edukietan akatsik egon ez daitezen, eta, ildo horretatik, edozein unetan aldatzeko aukera izango du. Orobat, Berkomat, S.L.U.-k ez du bere gain hartuko webgune honetako edukien akatsengatiko edo omisioarengatiko erantzukizuna, ez eta egazkotasunik, zehaztasunik eta gaurkotasunik ezagatik eragindako kalteengatikoa ere.

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskaini ahal izango ditu. Horrez gain, bere webgunean jarritako bilatzaile baten bidez, abagunea izango du beste webgune batzuetarako sarbidea ahalbidetzeko. Webgune horiei eta bilaketen emaitzei dagokienez, enpresak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain, ez baitu webgune horien eta eskaintzen ditutzten eduken, produktuen, zerbitzuen eta abarren gaineko inolako kontrolik. Webgune honen zerbitzu horren xedea da erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea; horregatik, erabiltzailearen erantzukizuna izango da bai eduko horietan sartzea bai horiek eraentzen dituzten erabilera-baldintzen arabera egitea. Erabileraren Arduradunaren edo hirugarrenen titulartasunpeko sare sozialetarako estekei dagokienez, aipatu sareen baldintza orokorrek arautuko dituzte.

Webgune hau edo bertako edukiak erabiltzetik eratorritako ondorioak edo kalteak ez dira Berkomat, S.L.U.-ren ardura izango, kalte informatikoak eta birusen edo malware-mota ororen txertaketa barne. Enpresak ez du bermatuko webgune honetan ez denik egongo kanpoko hirugarrenek sartutako birusik edo bestelako elementurik -erabiltzaileen sistema fisikoetan edo logikoetan kalteak eragin ditzaketenak-, baina eskura dituen baliabide guztiak baliatuko ditu hori gerta ez dadin.

Egoki baderitzo, Berkomat, S.L.U.-k eskubidea izango du webgune honen diseinua, konfigurazioa eta informazioa edozein unetan aldatzeko edo ezabatzeko, aurretiazko ohartarazpenak edota justifikaziorik egin behar izan gabe. Halaber, enpresak ez du bere gain hartuko aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteen gaineko erantzukizuna. Nolanahi ere, eskura dituen bitartekoak baliatuko ditu erabiltzaileei aipatu aldaketak jakinarazteko.

  1. Jabetza intelektuala eta industriala

Besterik zehaztu ezean, Berkomat, S.L.U.-renak dira hauen guztien gaineko jabetza-eskubideak: webgunea bera, eta bere orrialdeak, pantailak, informazioa, itxura, diseinua, argazkiak, irudiak, produktuak, zerbitzuak, markak, logoak, leloak...

Erabiltzailea webgune honetan sartu edo nabigatu ahal izateak ez du inola ere esan nahi Berkomat, S.L.u.-k bere jabetza intelektualarekin eta industrialarekin lotutako eskubideei uko egiten dienik, ez da erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako transmititzen edo baimentzen (erabat edo partzialki) dionik ere. Horrenbestez, webgune honetako lanak baimenik gabe erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo eraldatzeak Berkomat, S.L.U.-ren jabetza intelektual eskubideak urratzea ekarriko du berekin.

Erabiltzaileak ez du webgune honen titulartasunari kalte eragingo dion ekintzarik egingo. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta titularren jabetza intelektual eta industrial eskubideei kalteak eragiten bazaizkie, dagozkion legezko akzioak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, jarduera horiek egikaritzetik eratorritako erantzukizunei aurre egin beharko zaie.

  1. Adaldatetak

Egoki deritzonean, Berkomat, S.L.U.-k Baldintza hauek aldatu ahal izango ditu, hala lege-aldaketetara egokitzeko nola bestelako hobekuntzak egiteko. Aldaketak indarrean sartuko dira webgune honetan argitaratu bezain pronto, eta enpresak eskura dituen bitarteko guztiak baliatuko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

  1. Pribatutasun-politika - Izaera pertsonaleko datuen babesa

4.1. Sarrera

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudiari jarraiki, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko bidez eta webgune honetako galdetegien edo beste edozein baliabideren bitartez helarazitako datu pertsonalak Berkomat, S.L.U.-ren -Erabileraren Arduraduna (IFZ: B20485157)- jabetzako datu-erabileran txertatuko direla. Datu horiek helburu hauekin erabiliko dira: jasotako kontsultei eta eskaerei erantzun; erabiltzailearekin harremanetan jarri; eskatutako zerbitzuak, merkataritza-harremanak eta bere jardueraren berezko eta legezko funtzioak nahiz jomugak kudeatu; erabiltzaileak harpidetuta dituen buletinak eta albisteak bidali; eta, etorkizunean, bere interesekoak izan daitezkeen merkataritza-jakinarazpenak igorri.

Baldintza hauek onartzeak ezinbestean dakar berekin aipatu datuen erabilerarako baimen argia. Datu horiek denbora-mugarik gabe gorde ahal izango dira, Pribatutasun-politika honetan jasotako xedeetarako, erabiltzaileak kontrakoa adierazi ezean. Datuen babesari buruzko araudiaren arabera, hau da erabilerarako oinarri juridikoa: erabiltzailearen baimena datuak erabiltzeko; erabiltzailearen datuak erabili beharra hark eskatutako ondasunen eta zerbitzuen transakzioak egin ahal izateko; Erabileraren Arduradunaren legezko eginbideen betetzea; edota Erabileraren Arduradunaren zilegizko interesa, hala nola merkataritza- (“zuzeneko marketina”) edo informazio-jakinarazpenak helarazteko.

Erabiltzailearen izaera pertsonaleko datuen erabilera isilpekoa izango da. Berkomat, S.L.U. konprometituta dago erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuen pribatutasunarekin eta babesarekin, eta eskura dituen bitarteko guztiak baliatuko ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

4.2. Interesdunen eskubideak

Erabiltzaileak sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta eramangarritasun-eskubideak egikaritu ahal izango ditu, bai eta datuen erabilera mugatzekoa eta aurkaratzekoa ere. Hala, orobat, baimena ukatzeko edo beste edozein eskaera egiteko aukera izango du. Horretarako, Erabileraren Arduradunarengana jo beharko du, helbide honetara idatziz: Erabileraren Arduraduna, Berkomat, S.L.U., Ugaldetxo industrialdea, Zuaznabar kalea 48, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa) -telefono-zenbakia: 943514854-. Halaber, mezu elektroniko bat igorri ahal izango du Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Eskaerarekin batera, eskatzaileak bere nortasuna egiaztatzeko agiri baten (NA edo antzekoak) kopia bidali beharko du. Eskaera legezko ordezkari gisa eginez gero, ordezkapen hori egiaztatzeko dokumentu bat erantsi beharko du, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiriaren fotokopiaz gain.

Eskaeren ebazpenarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, erabiltzaileak Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo ahal izango du (www.aepd.es), hura baita zaintza-agintaritza.

4.3. Segurtasun-neurriak

Bere datu-erabilerako izaera pertsonaleko datuak baliatzean, Berkomat, S.L.U.-k beharrezko neurri teknikoak eta antolaketarekin lotutakoak hartuko ditu, izaera pertsonaleko datu horien segurtasuna bermatzeko eta aldatzea, galtzea edo baimenik gabe eskuratzea eta erabiltzea saihesteko; izan ere, aintzat hartu beharrekoak dira teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai giza jarduketetatik bai ingurune fisikotik edo naturaletik eratorriak. Horretarako, Berkomat, S.L.U.-k kontuan hartuko du izaera pertsonaleko datuen erabilerari begirako segurtasun-neurrien arloan aplikagarria den indarreko legeria. Alta, Berkomat, S.L.U.-k jakinarazi nahi die erabiltzaileei segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak , eta, hortaz, legez kontrako eta behar ez bezalako esku-hartzeak gerta litezkeela. Hori jazoko balitz, baina, ez litzateke Berkomat, S.L.U.-ren erantzukizuna izango.

4.4. Sare sozial eta web-kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpo-guneetarako eta kanaletarako -Facebook, YouTube, Twitter...- estekak eskaini ahal izango ditu, baina Berkomat, S.L.U.-k ez du bere gain hartuko estekatutako gune horien gaineko inolako erantzukizunik. Horien guztien erabilera-baldintzak, pribatutasun- eta cookie-politikak, eta beste edozein baldintza edota araudi aipatu sare sozialen, webguneen eta web-kanalen erakunde arduradunen mende egongo dira, inoiz ez Berkomat, S.L.U.-ren esku. Hala, hori guztia aldez aurretik eta espresuki jakinarazi nahi zaio webgune honetako estekak baliatzen dituen edo beste zeinahi bide baliatuta Berkomat, S.L.U.-rekin lotutako sare sozialetara, webgunetara eta web-kanaletara sartzen den erabiltzaileari.

4.5. Indarraldia

Berkomat, S.L.U.-k bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea izango du, bere irizpide berrietara zein lege- edo jurisprudentzia-aldaketara egokitzeko. Enpresak aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko luke, non erabiltzaileak horren berri jasotzeko aukera izango lukeen. Edonola ere, webgunera sartzeko unean bertan aurreikusitako arauek eraenduko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Berkomat, S.L.U.-k gomendatu nahi dio erabiltzaileari webgune honetara konektatzen den bakoitzean pribatutasun-politika hau bisitatzea.

  1. Jurisdikzioa

Aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruzko indarreko araudian xedatutakoak eraenduko ditu Berkomat, S.L.U.-ren eta erabiltzailearen arteko harremanak. Dena den, araudiak aldeak foru baten mende jarri ahal izatea aurreikusten dituen kasuetarako, enpresa eta erabiltzailea Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira, egoki lekiekeen beste edozein foruri uko eginda.

Berkomat, S.L.U.-k aurreko baldintzen eta pribatutasun-politikaren ez betetzea zigortuko du, bai eta bere webgunean jasotako funtzionaltasunen eta edukien erabilera desegoki oro ere, eskura dituen akzio zibil nahiz penalak egikarituz.

Legezko Oharraren eta Pribatutasun-politikaren azken eguneratzea: 07/10/2018 [...]

Read more 0