Uztairik gabeko falka-kaiola

Additional Info

Deskargatu eranskinak:

Uztairik gabeko falka-kaiola:

2 eta 80 mm bitarteko ardatzetarako (400 seriea), eta 38 eta 123 mm bitarteko ardatzetarako (8000 seriea), uztairik gabe erabil daitezke, baina, horretarako, beharrezkoa da ardatza eta ahokalekua tenplatuta eta zuzenduta egotea.

M motakoek pare handiagoa transmititzen dute Z motakoek (malgukia dutenak) baino, baina abiadura handiagoak jasaten dituzte hutsean, eta ezin hobeak dira inprimategietan.

               M Mota                                Z Mota

 

Gurpil libreak:

Gurpil librea norabide bakarreko enbragea da. Biraketa eta parea noranzko batean transmititzen du (adibidez, eskuinetara) eta kontrako noranzkoan hutseko biraketa ahalbidetzen du (ezkerretara).

Falka-motako blokeatze-elementuak:

1. Blokeo-elementuen (falkak) masa txikia. Inertzia txikia denez, maiztasun handiak onartzen ditu aitzinamendu-mugimenduan (60 Hz-era artekoak).

2. Falkak txikiak dira; beraz, espazioa aurrezteko aukera ematen dute. Falkak hain txikiak direnez, asko munta daitezke; hortaz, oso transmisio-ahalmen handia lor daiteke neurri jakin batzuetarako.

3. Falkaren profilaren diseinu optimoa. Diseinu bereziak eta doitasun handiak mugimendu-doitasunik eta fidagarritasunik handiena bermatzen dute.

Ikus erabilera-adibidearen bideoa:

Gehiago kategoria honetan: « Gurpil Libre Besodunak