Gurpil libre errodamendudunak
Gurpil libre errodamendudunak
Ezaugarriak
Gurpil librea norabide bakarreko enbragea da. Biraketa eta parea noranzko batean transmititzen du eta kontrako noranzkoan hutseko biraketa ahalbidetzen du. Bola-kaiola eta RS obturazioa dituzten gurpil libreak dira. Matadera izan dezakete, edo ez. Errodamendu estandarren tamaina du, DIN 625 serieko 62. seriearen arabera.
Ezaugarriak:
- Neurriak: 62 errodamendu-seriearen arabera (DIN 625).
- Zabalera: 12 / 14 / 15 / 16 / 17 / 18 mm.
- Laneko tenperatura: gehienez 140 °C; tenperatura handiakoa eska daiteke.
- Laneko gehieneko tenperatura RS edo 2RS obturazioarekin: 110°C.
- Lubrifikazioa: olioa/koipea.
- FK serie obturatuetarako lubrifikazioa (2RS): bizitza osorako koipez hornitzen dira.
Abantaila nagusiak:
- Inertzia txikia denez, blokeo-elementuen masa txikiak maiztasun handiak onartzen ditu aitzinamendu-mugimenduan (60 Hz-era artekoak).
- Blokeo-elementuen diseinu optimoak eta fabrikazioaren zehaztasunak mugimenduaren fidagarritasun eta doitasun maximoa bermatzen dute.
- Blokeo-elementuen tamaina txikiak espazioa aurrezten du, eta, beraz, elementu horietako asko muntatu daitezke. Ondorioz, leku gutxi okupatuta transmisio-ahalmena oso handia da.
- Kargaren banaketa homogeneoa.
Erabilerak
- Uhal garraiatzaileak.
- Zigilatzeko, paketatzeko eta erremintaren industriako makinak.
- Bizikleta elektrikoak.
- Ate birakariak ez itzultzeko sistema.
- Helize-sistema helikopteroetan.
- Itsas energia biltzeko sistemak.