Irristailuak eta Errailak

Additional Info

Translazio linealeko sistemak (irristailuak eta errailak):

Gidaketa linealeko sistemetan, bola-birzirkulazioko irristailuak errail baten gainean irristatzen dira. Bezeroek aukeratzen du errailaren luzera. Erabilera-baldintza normaletan 1.000.000 ziklo egiteko daude diseinatuta. Hemen ere erabilera bakoitzerako egokiena den erraila aukeratu daiteke; guztira, 15 modelo baino gehiago ditugu.

Hiru gurpil isil-isilen irristailuak ditugu. Errailetik atera daitezke, eta bezeroaren gustuaren arabera aurrekargatu.

Errail-tarterik luzeenak 3 metrokoak izaten dira, garraiatzean arazorik ez izateko. Behar adina errail lotu daitezke, 3 metrotik gorako luzerak behar badira.

Errailen neurriak (sekzioa): U formako errailen sekzioa 11x27 mm-tik 23x98 mm-ra bitartekoa da. Errail gehienetan, bi irristailu-mota aukeratu daitezke, behar den karga-ahalmenaren arabera. Karga-ahalmena 5 eta 600 kg bitartekoa da irristailu bakoitzeko.

Materialak: Errail eta irristailu gehienak altzairuzkoak dira. Altzairu herdoilgaitzezkoak eta aluminiozkoak ere badaude.

Gainazaleko tratamenduak

Erabilera-eremu nagusiak honako hauek dira:

  • Ate automatikoak (garraiobide publikoak, merkataritza-zentroak...).
  • Makinen babesa.
  • Tren, autobus eta automobiletako jarlekuen doikuntza.
  • Rack-ak.
  • Etab.

 

Gehiago kategoria honetan: « Gida teleskopikoak