Gida teleskopikoak

Additional Info

Gida teleskopikoak:

Gida teleskopikoen ia 100 modelo ditugu. Txikienek kilo batzuetako karga-ahalmena dute, eta handienek, 1.000 kg-tik gorakoa. Itxitako luzerak 150 mm-tik 2 m-ra bitartekoak dira, eta garapena edo ibilbide baliagarria, 100 mm-tik 3 m-ra bitartekoa.

Luzapeneko/ibilbide baliagarriko aukerak:

CHAMBRELAN gida teleskopikoek bi, hiru edo lau elementu dituzte, eta luzapen partziala (% 67), osoa (% 100) eta superluzapena (% 150) izan ditzakete, hurrenez hurren.

Materialak:

Erabilera gehienetarako, altzairuzko gidak ditugu; material arina behar denean, aluminiozkoak; eta, ingurune korrosiboetarako edo elikagaigintza-sektoreetarako, altzairu herdoilgaitzezkoak.

Blokeoak:

Gida teleskopiko estandarrak irekitze-topeak dituzte, baina blokeorik gabe. Modeloaren arabera, blokeo-aukera hauek daude:

  • Irekita dagoenean (gida blokeatuta geratzen da guztiz irekita dagoenean).
  • Itxita dagoenean (gida blokeatuta geratzen da itxita dagoenean).
  • Irekita zein itxita dagoenean.

 

Halaber, kanpoko blokeo-sistema bat ere badago aukeran, ergonomikoagoa, helduleku bikoitzekoa. Edozein tiraderatan erabil daiteke. Norabide biko gida teleskopikoak: Bi aldeetatik erabili behar diren tiraderetarako, norabide biko gida teleskopikoak ditugu, bi edo hiru elementukoak. DD kirten biko heldulekuak giltza eskurako soluzio bat ematen du, tiradera erdiko posizioan blokeatzeko.

Gida teleskopiko desmuntagarriak:

Mantentze-lanak errazteko edo erraz muntatu ahal izateko, zenbait gida teleskopikoren azken atala kendu egin daiteke, eta berriro muntatu.

Gidekin batera, presio handiko koipea ematen da, errodamenduak koipeztatzeko, gidak bizi-ziklo optimoa izan dezaten. Gida teleskopikoek ez dute mantentze-lan handirik behar. Baldintza berezietan (urradura, ziklo-kopuru handia, zikinkeria...), mantentze-lan erregularra eta sistematikoa aurreikusi behar da.

Erabilera-eremu nagusiak honako hauek dira:

  • Bateria-kaxak kentzea (trenak eta autobusak).
  • Suteen kontrako eta salbamenduko ibilgailuak.
  • Vendingeko makinak.
  • Ate automatikoak (garraiobide publikoak, merkataritza-zentroak...).
  • Makinen babesa.
  • Rack-ak.
  • Etab.

Gainazaleko tratamenduak

Erabilera-adibideak: