Miniaturako eta instrumentazioko errodamenduak

Additional Info

Deskargatu eranskinak:

Miniaturako eta instrumentazioko errodamenduak:

Bola-ilara bateko errodamendu zurrunak (ukipen angeluarrekoak ere izan daitezke), 1 eta 10 mm bitarteko diametroko zuloarekin. Batzuetan, beharrezkoa da errodamendu horiek zenbait doitasun-baldintza ere betetzea: P6, P5, P4, P2.

Erabilerak:

Hainbat gauzatarako erabil daitezke; batik bat, dimentsio txikiko edo miniaturako mekanismoetan, besteak beste, motor elektrikoetan, modelismoan, encoderretan, hortz-turbinetan eta anemometroetan. Gainera, zenbait kasutan, doikuntza-exekuzioak behar dira; esate baterako, punteaketa-lanetan, neurketa-, egiaztapen- eta kontrol-tresna eta -sistemetan, doitasun-tresna eta -gailu txikietan, aire- eta itsas industrian, eta industria aeroespazialean.