Lubrikazio Solidoko Errodamenduak

Deskargatu eranskinak:

LUBRIFIKAZIO SOLIDOKO ERRODAMENDUAK:

COMPOUND errodamenduak errodamendu estandarretatik lortzen dira. Horretarako, materia solido lubrifikatzaile batez betetzen dira. Solido hori kaiolarekin batera biratzen da, mugitzen diren elementuak eta errodamenduko errodadura-ibilbideak etengabe ukituz. Errodamenduak lubrifikazio-egoera egokietan daude beti, baita tenperatura altuetan ere. Hutsean lan egin behar denean eta birlubrifikazio-baldintzak larriak edo oso kostu handikoak direnean ere oso sistema eraginkorra da.

Erabilerak: Beroko ijezketa, labe jarraitua, beiraren eta zeramikaren industria, etab.: +350 ºC-ra arteko tenperaturak. Kriogeniako erabilerak: -180 ºC-ra arteko tenperaturak.

 

ESTALDURA BEREZIA DUTEN ERRODAMENDUAK:

Errodamenduan lubrifikatzaile bat etengabe egotea oso zaila denean, lubrifikazio-mota egonkorragoen edo gainazal-egoeren alde onak hartu behar dira kontuan, lubrifikatzailerik gabe errodadura-baldintza onak sortzen baitituzte.

Atal honetan, prozesu sinpleren bat sar daiteke, hala nola uztaiak eta bolak fosfatatzea, eta MoS2 ore lubrifikatzaileak erabiltzea. Alabaina, kasu konplexuagoetan, prozedura sofistikatuagoak erabil daitezke –PDV Sputter–, metalezko estaldurekin (beruna, zilarra edo urrea).