Erreminta-aldaketa automatikoko elektrotorlojuak

Additional Info

Erreminta-aldaketa automatikoko elektrotorlojuak:

Maiztasun handiko torlojuek motor asinkronoa dute. Haren errotorea torlojuaren ardatzean bertan dago harilkatuta, eta estatorea, karkasaren barruan dago. Elektrizitatea maiztasun-bihurgailu baten bidez ematen zaio.

Errodamenduak zeramikazko bolak dira, doitasun handikoak. Aurreko errodamenduen eta estatorearen tenperatura kontrolatzeko, torlojuak likido hozgarria duen zirkulazio-sistema bat du.

Modelo gehienak airea edo olioa erabiliz lubrifikatzen dira. Bakan batzuk, ordea, koipez lubrifikatu behar dira bizi-ziklo osoan.

Gehienezko abiadura oso desberdina da modelo batetik bestera. Diametrorik txikiena dutenetan, 250.000 birakoa izan daiteke minutuko. Torloju hauen kasuan, bi mota daude:

  • Erreminta eskuz aldatzea behar dutenak.
  • Erreminta automatikoki aldatzen dutenak.

 

Azken horietan, ardatzaren luzera osoa dago zulatuta, airea edota likido hozgarria juntura birakari batean zehar igarotzeko.

Katalogoan dauden motez eta tamainez gain, beste soluzio batzuk azter daitezke bezeroaren beharrizanen arabera.

Ikus erabilera-adibidearen bideoa: