943 51 37 93

+34 943 514 854

GURE PRODUKTUAK

Gure modelo ezberdinek kilo gutxi batzuetatik 1.500 kg-ra bitarteko kargak jasaten dituzte; eta 150 mm-tik 2 metrora bitarteko luzera izan ohi dute, itxita egonda. Gainazalaren gogortasuna areagotzeko, korrosioa ekiditeko edota muturreko tenperaturetan erabili ahal izateko, tratamendu ezberdinak aplika daitezke.

Doitasunezko errodamendu hauek ezin hobeto egokitzen dira produktu-mota askotara, hala nola: medikuntza-, industria-, espazio-aplikazioetarako, hortzen neurketa eta instrumentaziorako eta abarretarako.

Efizientzia eta kalitate handikoak. Tresna eskuz edo automatikoki aldatzekoak izan daitezke, edo poleak eragindakoak. Bezeroaren beharren arabera egindako elektrotorlojuak ere egin daitezke.

Kalitate, iraunkortasun eta doitasun handiko makinak fabrikatu eta eraiki ahal izango ditu, gure gurpil libreen aniztasun eta fidagarritasun handiari esker. Norabide bakarreko enbrageak dira, biraketa eta parea noranzko batean transmitituz, kontrako noranzkoan hutsean biratzea ahalbidetzen dutenak.

Errodamenduetan ebaketa-likidoa sartzea eragozten dute, baita muturreko baldintzetan ere. 200ºC-ra arteko tenperaturak jasan eta ia mugarik gabeko abiadurak onartzen dituzte, ez baitute marruskadurarik.

SycoTec estatoreak eta errotoreak egokiak dira aplikazio sorta zabal baterako. Frekuentzia handiko erregulagailuei esker, SycoTec frekuentzia handiko elektrotorlojuak modu fidagarri eta eraginkorrean kontrolatu eta erregulatu daitezke, bai linean, bai lineaz kanpo.

BERKOMAT EDO GURE PRODUKTUEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUZU?

Eskatu neurrira egindako aurrekontua.

Gure produktuei buruzko informazio zehatza eman diezazukegu, zure beharren arabera, eta neurrira egindako aurrekontua egin.