KALITATE-POLITIKA

   

    Deskargatu Ziurtagiria

         ISO 9001:2015          

Zuzendaritzak adierazi nahi du BERKOMAT, S.L.U., batik bat, Merkataritza Enpresa dela, eta kalitate eta entzute handiko Europako zenbait Firma eta Marka Ordezkatzen eta Banatzen dituela. Halaber, nabarmendu nahi du bere arrakastaren bermeak bi oinarri dituela: batetik, produktu horien sustapen eta salmenta egokia; bestetik, Bezeroak erabat asebetetzen dituen zerbitzu arretatsua. Horrez gain, bere gain hartu nahi du Kalitatearen aldeko konpromiso formala. Ondorioz, hauexek ditu xede:

 

√ Bezeroen beharretara eta itxaropenetara etengabe egokitu.

√ Merkatua sendotu eta hedatu. Egungo bezeroak fidelizatu, eta beste batzuk erakarri.

√ Merkaturatzen dituen produktuen eta beren ezaugarrien nahiz aplikazioen ezagutza areagotu.

√ Eraginkortasunik handiena erdieste aldera, teknikak eta prozesuak etengabe hobetu, egungo baliabideak optimizatuta.

√ Produktuaren kalitatearekin, enbalajearekin, garraioarekin, saldu osteko zerbitzuarekin eta abarrekin lotutako arauak eta baldintzak direla eta, bere Hornitzaileek eta Azpikontratistek ere guztiak beteko dituztela bermatu.

√ Jomuga hauen lorpenean, enpresako langileak inplikatu.

√ Arriskuak oinarri dituzten prozesu eta pentsamenduekiko ikuspegia sustatu.

√ Aplikagarriak diren legezko eta arauzko baldintzak bete.

√ Enpresaren testuingurua eta zuzendaritza estrategikoa aintzat hartu.

 

Oiartzunen, 2017ko maiatzean

Gerenteak O.E.