Chambrelan fabrikatzaile frantsesak 60 urtetik gora daramatza gida teleskopikoak eta sistema linealak fabrikatzen. Espainia eta Portugalerako produktuen banatzaile esklusibo gisa, urteak daramatzagu bere abantailak esperimentatzen eta gure bezeroen emaitzak eta gogobetetasuna zuzenean ezagutzen.
Gure gida teleskopikoak eta sistema linealak apartak dira gida linealak edo hegalean ateratzea behar duten aplikazioentzat. Gainera, industria sektorean aplikazio ugari estaltzen dituzte, esaterako:
- Trenbideak
- Vending makinak / kutxazain automatikokoak
- Industria ibilgailuak eta sua itzaltzekoak
- Autobusen fabrikatzaileak
- Makinen babesa
- Hegazkinak
- Rack-ak
- Ate lerragarriak
- Erakustokiak
Jarraian, urte horietan guztietan izandako eskarmentuarekin, Chambrelan gida teleskopikoek industriari ekartzen dizkioten 6 abantaila azalduko dizkiguzu:
Karga eta luzera anitzak
Chambrelan gida teleskopikoek kilo gutxi batzuetatik hasi eta 1,5 tonara arte jasan ditzakete (E1020-1200 modeloan), 100 mm-tik 3 metrora doan ibilbide baliagarriarekin. Ia 100 modelo eskuragarriak hiru taldetan banatzen dira: 2 zatiko gidak (zati bat ateratzen da), 3 zatikoak (osoa ateratzen da) eta 4 zatikoak (ateratze ez-ohikoa), aplikazioaren arabera egokiak.
Moldaerraztasuna eta erresistentzia
Edozein behar estaltzeko, Chambrerlanek aplikazio gehienentzako altzairuzko gidak ditu, aluminiozkoak gida Arinagoak behar dituztenentzat eta altzairu herdoilgaitzekoak ingurune korrosibo edo elikadura sektoreentzat.
Gida gehienak estrusioz fabrikatzen dira. Horrek erresistentzia eta fidagarritasun handia ematen die, eta lehiakideen gidek baino iraupen luzeagoa dute horri esker. Azaleko tratamendu desberdinak ere baditugu, korrosioarekiko erresistentzia hobetzeko edo gainazalaren gogortasun handiagoa emateko, aplikazioaren beharren arabera.
Aukera anitzak
Irekitzean eta/edo ixtean blokeatzea, bibrazioak dauden aplikazioetan izan ezik. Kasu horietan, kanpotik blokeatzeko helduleku bikoitzeko sistema itxita eta/edo irekita blokeatzeko aukerarekin gomendatzen dugu. Bi norabide biko gida teleskopikoak, desmuntagarriak, tiradera eraisgarrientzako sistemak eta bestelako modeloak ere daude.
Muntaia erraza
Muntatzeko hiru modu daude: soslaian, planoan (azpitik) eta bertikalean (gillotina estiloa). Behar bezala instalatzeko informazioa eta gomendio xehatuak ditugu, eta baita erreferentzia bakoitzaren fitxa teknikoak ere PDF formatuan eta CAO / CAD formatuan.
Mantentze erraza
Gure gida guztiekin batera, presio handiko koipea ematen da, errodamenduak koipeztatzeko, gidaren bizi-zikloa luzatzeko. Gida teleskopikoek mantentze-lan gutxi behar dute. Nahikoa da haiek garbitu eta berriz koipeztatzea urtean behin edo birritan, errodamentuentzako koipearekin, bikain funtziona dezaten. Urratzea, zikinkeria edo ziklo ugari badituzte, komeni da aldian behin mantentze-lanak egitea.
Pertsonalizatuak
Chambrelanek edozein erreferentzia alda dezake aplikazio bakoitzaren beharren arabera: gidaren luzera itxita, giden ibilbide baliagarria moztea edo luzatzea, zulagailuaren eskemak aldatzea, koipe bereziak, laneko tenperatura altuak, etab.
Chambrelan gida teleskopikoen abantaila guztiak ezagutu nahi dituzu?
Stand 5E14en aurkituko gaituzu – 5. pabiloia, MetalMadrid 2019, industria berrikuntzan azoka liderra. Azaroaren 27 eta 28an, gure gida teleskopikoak eta translazio-sistemak erakutsiko ditugu, eta merkatuko azken berrikuntzen berri emango dizugu.